Blog honetan logika jokuen eta matematikaren arteko lotura erakutziko dut.

Matematika

ZER DA MATEMATIKA?

Matematik hitza, grekotik dator, eta ikasi esan nahi du.

Bera definitzen filosofo asko sahiatu dira, René Descartes-ek "neurriaren eta antolaketaren zientzia" modura definitu zuen, Carl F. Gaus, matematia zientziaren erregina dela, eta aritmetika matematikaren errgina dela defendatzen zuen. Azkenik, niretzat oso interesgarria den bat daukagu "Matematik oso erregela errazak dituen joku bat da zeinek, paperean inolako zentzurik gabeko marrak usten dituen" David Hillbert-ena

Filosofo hauen definizioei beste ikuspuntu batzuk gehituko nizkioke nik. Hauek lotuz, hiru azpidenizio dituen definizio orokor bat egingo nuke,

"Matematika, hizkuntza, tresna eta joku bat da" Nuria Ferro

Zergatik hiru atal horiek? Ba, hizkuntza mundu osoan zehar ulergaia delako eta komunikatzeko balio duelako; tresna gainontzeko zientziak frogatzeko ezinbestekoa delako; eta azkenik jokua edota logika,non matematika logikaren oinarria den,

ZEINTZUK DIRA MATEMATIKAREN HISTORIAN TEOREMA, EDOTA IDEAIARIK GARRANTZITZUENAK?


Pitagorasen Teorema


Teorema honek dioenez, edozein hiruki angelu zuzen katetoen karratuen batura, hipotenusaren karratuaren berdina da.

Honako orrialde honetan hainbat frogapen ikus daitezke.

Urrezko Zenbakia

Zenbaki honen jatorria zein den jakian ahal izateko aintzinera bidaiatu behar dugu, egiptiarrek ere bere existentzia ezagutzen baitzuten. Baina, Euklides-ek eman zion honi definizioa "Zuzenki bat buruen eta erdikariaren arteko proportzioan zatiturik dago zuzenki eta zati handienaren arteko proportzioa berori eta txikienaren artekoa bera denean".

Urrezko zenbakia zein den topatzeko, 2x2-ko karratu batetik abitu gaitezke. Horretarako,alde baten erdiko puntua topatu behar dugu, ondoren kontrako aldeko erpin batekin lotu eta distantzia hori lehengo zuzenkian proiektatu.
Geratzen zaigun neurria eta berarekiko elkartzuta agertzen den lerroa kontuan harturik, bi alden arteko proportzio bilatu dezakegu, urreko zenbakia topatuz:

Zenbaki edo proportzio hau oso erabilia izan da aro guztietan. Artean eta arkitekturan indar asko izanik, gainera, gure anatomian eta naturan topa dezakegu.

Fibonacci

Leonardo Bonacci, "Fibonacci-ren segida"(1,1,2,3,5,8,13,...) topatu zuen, honen lehenengo bi zenbakiak 1ak dira, eta segida honetako zenbaki berriak lortzeko aurreko bien baturaren bitartez egiten da. Segida honetan urrenez urrenen dauden zenbakien arteko zatiketa eginez, urrezko zenbakira urbiltzen den segida ikusi dezakegu. Ondorioz, urrezko segida modura ere ezagutzen da.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina