Blog honetan logika jokuen eta matematikaren arteko lotura erakutziko dut.

2016(e)ko urtarrilaren 8(a), ostirala

URREZKO ZENBAKIA

Zenbaki honen jatorria zein den jakian ahal izateko aintzinera bidaiatu behar dugu, egiptiarrek ere bere existentzia ezagutzen baitzuten. Baina, Euklides-ek eman zion honi definizioa "Zuzenki bat buruen eta erdikariaren arteko proportzioan zatiturik dago zuzenki eta zati handienaren arteko proportzioa berori eta txikienaren artekoa bera denean".

Urrezko zenbakia zein den topatzeko, 2x2-ko karratu batetik abitu gaitezke. Horretarako,alde baten erdiko puntua topatu behar dugu, ondoren kontrako aldeko erpin batekin lotu eta distantzia hori lehengo zuzenkian proiektatu.
Geratzen zaigun neurria eta berarekiko elkartzuta agertzen den lerroa kontuan harturik, bi alden arteko proportzio bilatu dezakegu, urreko zenbakia topatuz:

Zenbaki edo proportzio hau oso erabilia izan da aro guztietan. Artean eta arkitekturan indar asko izanik, gainera, gure anatomian eta naturan topa dezakegu.

Fibonacci

Leonardo Bonacci, "Fibonacci-ren segida"(1,1,2,3,5,8,13,...) topatu zuen, honen lehenengo bi zenbakiak 1ak dira, eta segida honetako zenbaki berriak lortzeko aurreko bien baturaren bitartez egiten da. Segida honetan urrenez urrenen dauden zenbakien arteko zatiketa eginez, urrezko zenbakira urbiltzen den segida ikusi dezakegu. Ondorioz, urrezko segida modura ere ezagutzen da.




PITAGORASEN TEOREMA


Teorema honek dioenez, edozein hiruki angelu zuzen katetoen karratuen batura, hipotenusaren karratuaren berdina da.

Honako orrialde honetan hainbat frogapen ikus daitezke.


2015(e)ko urriaren 22(a), osteguna

Matematika eta logika jokuen arteko lotura dagoen ezkero eta nahiz eta matematika asko eta maila guztietan lantzen den, logika jokuak ez dira hainbeste lantzen. Ondorioz, blog honetan, eta matematika zale amorratua naizenez, bien artean dagoen lotura zein den adierazi nahi dut. Honen bidez, jendeari matematika ez dela aspergarria adierazi nahi diot, bere barnean joku, eta teori interesgarri asko daudela erakutsiz, gure bizitzarako baliagarriak direnak.